Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Beizama
2009ko uztailak 3, Ostirala

Azken ordukoak

2009-05-22 | 17:43:10

Denen ahaleginaz konponduko dute

Beizamako San Lorentzo ermita, herriko lehen parrokia izan zitekeena, konponduko dute udazkenerako batzuen eta besteen laguntzarekin.

Beizamako San Lorentzo ermita berrituta egongo da datorren azarorako. Esaten dutenez Agiñamendi auzoan dagoen ermita hau izan zen, garai batean, Beizama inguruko eliza nagusia, Agiñamendi auzoa baitzen lurralde horretako lehen herrigunea. Baselizak badu berezitasun bat: koruari eusten dion egurrezko egitura eta hori egoera onean mantentzea da eraberritzearen helburu nagusietako bat.

Erantzun 1

2009-03-09 | 17:18:18

‘Ostatu’ jabe bila da berriro

Beizamako Ostatu-Zaharra taberna jaberik gabe gelditzera doa. Azken urteotan esku desberdinetatik pasatu bada ere,herriko taberna bakarra isteko arriskuan dago.

Kostatzen da, antza denez, Beizamako Ostatu- Zaharra taberna bizirik mantentzea, gaur egungo aurduradunek, aurrekoek egin bezala, negozioa uztera baitoaz, Udalari tabernaren kudeaketarekin ezin dutela jarraitu azaldu ostean. Ohiko taberna edo jatetxea izateaz gain, zerbitzu publiko izaera du Ostatatu-Zaharrak; hori dela eta, Udala taberna ustiatuko duen pertsonen bila dabil berriz ere, azpiegitura horrek Beizamako jendearentzat duen garrantzia kontuan hartuta, herriko taberna bakarra itxi ez dadin. Dena den, gaur egun taberna ustiatzen duen Axun Galarragak adierazi duenez «norbait azaldu bitartean eutsiko» dio Ostatu-Zaharri.

Ez du erantzunik

Igandeko ekaitzak kalte handiak sortu ditu Beizaman

2008-05-26 | 12:48:06

Igandeko ekaitzak kalte handiak sortu ditu Beizaman

Asteburuko eguraldi txarrak Murumendiko Erromeria ere bertan behera utzi zuen

Aurreko asteburuan eguraldi txarra izan zen nagusi eskualde guztian. Hori dela eta, larunbaterako Murumendiko Axerikumen Beizamako Udalak antolatu zuen erromeria bertan behera geratu zen. Gainera, igandean bota zuen kazkabarrak kalteak sortu ditu Beizaman.

Erantzun 1

2007-11-21 | 16:58:58

2008an zenbait zerga kobratuko ditu Udalak

Orain arte ez dira sekula udal zerga hauek ordaindu

Beizamako Udalak azken udalbatzarrean aho batez erabaki zuen 2008ko urtarrilak 1etik aurrera ur horniduraren zerbitzuak, zabor bilketa zerbitzuak eta trakzio mekanikodun ibilbigailuen zirkulazioaren gaineko udal zergak kobratzen hastea.

2 erantzun

2007-06-16 | 15:17:08

Ramon Gerrikagoitia izango da alkatea

Aurrena Beizama plataformak beste lau urtez jaraituko du

Aurrena Beizama alderdiko Ramon Gerrikagoitiak hartuko du Marian Olazabalen lekukoa. Beizaman beste alderdirik ez denez aurkeztu ez dute oposiziorik izan.

10 erantzun

2005-11-18 | 16:44:27

Jakin dute Estrata etxean aurkitutako hezurren jatorria

Erizaintza ikasle batentzat atera ziren herriko hilerritik

Duela hilabete inguru Beizamako Estrata etxean aurkitu zituzten giza hezurrak herriko hilerritik hartutakoak direla jakin ahal izan da. 60.hamarkadan Beizaman bizi zen gazte bat erizaintza ikasketak egiten ari zen eta badirudi garai hartan Zumarragakoa zen apaiz bat zegoela herrian eta honek eskatu zion J. G.-ri, herriko hilerritik hezurrak ateratzeko, erizaintza ikasleak hezur haiekin ikas zezan.

Ez du erantzunik

Bideoa

 

Behe Bidasoako Hitzaren aurkezpen bideoa

Behe Bidasoako Hitza

Agenda

Zinema

'Déjame entrar'
AZKOITIA, Baztartxo - 2009-07-03

Batzarra

Barduliarren antzerki tailerra
ZARAUTZ, Sanz Enea Kultur Etxea - 2009-07-03

Ekitaldi guztiak ikusi »

Bat-batean

Esaldia

Eskaladak dena eman dit. Eskalatzen hasi ez banintz bestelakoa nintzateke Gorka Karapeto (Berria, 2009-01-09)

Irudia

Izoztutako tximista ikusgarriak

Izoztutako tximista ikusgarriak

Igande arratsaldean dardarka jarri zen eskualdea. Euri zaparradez gain, txingor jario gogorra izan zen, trumoiak borborka, eta noski, tximistak etengabe. Normalean, begirik azkarrenek ere lanak izaten dituzte tximistak garbi ikusteko. Lorentxo Portularrumek lortu du tximistak izoztea. Modu ikusgarrian, gainera. Lorentxo Portularrume

Eztabaidak

Urola-kosta

Zer iritzi duzu abortuaz?

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira Bilgune Feministak abortatzeko eskubidea norberak izatea aldarrikatu du, "abortuak libre eta doan" izan behar duela esan dute. Zer iritzi duzu zuk honi buruz?

Jasotako azken mezua:

maitane | 2009-05-12

Gaur egungo legearen arabera ezin da abortatu supuesto oso zehatzetan izan ezik eta hortik kanpora p...(+)

Inkestak

Urola-kosta

Eskualdean dagoen garraio zerbitzu publikoa nahikoa al da?

Bai, nahikoa da    Ez, autobus eta tren gehiago jarri beharko lirateke   

 

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.