Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Beizama
2008ko maiatzak 12, Astelehena

2007-11-21 | 16:58:58

Udala

2008an zenbait zerga kobratuko ditu Udalak

Orain arte ez dira sekula udal zerga hauek ordaindu

Beizamako Udalak azken udalbatzarrean aho batez erabaki zuen 2008ko urtarrilak 1etik aurrera ur horniduraren zerbitzuak, zabor bilketa zerbitzuak eta trakzio mekanikodun ibilbigailuen zirkulazioaren gaineko udal zergak kobratzen hastea.

Orain arte, ez da sekula zergarik kobratu Beizaman, eta Igone Arruti zinegotziak azaldu duenez, «aurreko legegintzaldian ere asmoa bazegoen zerga hauek kobratzen hasteko baina azkenean ez zen aurrera atera eta oraingoan zirt edo zart zerbait erabaki behar zen».

Diru laguntzak kobratzen diren arren, herrian zerbitzu hobea eskaini ahal izateko herritarren ekarpenak beharrezkoak direla azaldu du zinegotziak.

 

 

Jasotako erantzunak:

1

Begoña Garmendia Vazquez | 2007-12-05

"Beizamako udaleko Alkate eta Zinegotziok, 2007ko azaroaren 22an argitaraturiko berriaren aurrean, honako hau argitaratzea eskatzen diogu Urola-Kostako Hitza-ri, zuzenketa-eskubidea egikarituz: 1.- Argitaraturiko albistean, “Udal zergak kobratzen hasiko dira 2008an” eta “orain arte, ez da sekula zergarik kobratu Beizaman” aipatzen da. Baieztapen hauek ez datoz bat errealitatearekin, garbiago esanda, gezurrak dira. 2.- Orain arte, Beizamako herritarrek honako zerga hauek ordaintzen zituzten: hiri eta landalur kontribuzioak, Internet zerbitzua erabiltzeko prezioa, eta Obren gaineko zerga (%2a kasu guztietan). 3.- 2007ko maiatzean sartu ginen korporazio berriak, honako egoera hau egiaztatu genuen: - udaleko sarrera arruntak arautzeko ez zeudela irizpide garbiak. Honen ondorioz, - hainbat zerbitzuen mantenimendu-kosteak handiak zirela, batez ere ur-hornidura eta zabor-bilketako zerbitzuenak - edozein diru laguntza eskatzeko garaian, sarrera arruntekiko udalaren kudeaketa zalantzan jartzen zela. 4.- Egoera honen aurrean, eta herritar guztiak batzar batera deitu ondoren, honako planteamendua egin zuen korporazio berriak: - Ur-hornidura eta zabor-bilketako zerbitzuengatik tasa bat kobratzen hastea, hain zuzen, 10 € hiruhilabete bakoitzekoa (etxebizitzen kasuan) - Ibilgailuen gaineko zergari dagokionez, oinarrizko zerga kobratzea - Obren gaineko Zergaren kasuan, honako bonifikazio hauek indarrean sartzea: - a) Nekazari ustiaketetan, zergaren %90eko hobaria aplikatzea (ustiapenarekin lotuta dagoen etxebizitza barne) - b)Kultur ondare gisa sailkaturik dauden eraikuntzen kasuan, %50eko bonifikazioa. - Obra txikiak, kasu guztietan salbuestea 5.- Irizpide hauekin, honako helburu hauek lortu nahi genituen: - Jendeak kontzientzia hartzea zerbitzuen kostei buruz - Politika fiskal orekatua eta justuagoa aplikatzea - Herritarrak ez direnen iruzurrari muga bat jartzea (ikusgarria da Beizamako ibilgailuen flota, errealitatearekin bat ez datorrena). 6.- Neurri guzti hauek Udalbatza Plenoak hartu zituen herritarren batzarraren onespenarekin. Beraz, hurrengoan, Beizamari buruzko berriei, tratamendu orekatuagoa eta errealagoa ematea eskatzen dizuegu." Mesedez, argitaratu zuzenketa hau hurrengo Hitza-n. Eskerrik asko

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.