
urola-kosta
2008-04-29
Zer iruditzen zaizu turismoa sustatzeko amu gisa kirol ekitaldiak erabiltzea?
Munduko surf eta uretako motoen txapelketak, herri krosak eta triatloi jendetsuak, uda sasoiko estropadak... Kirol ekitaldiek jendea erakartzen dute herrietara eta udaletako arduradunek turismo sustapenarekin lotu dute batzutan.
2008-05-15
Kirolak bi ikuspegi izan behar ditu nire ustez. Bata, herritarrek parte hartzeko moduko kirol ekintzak antolatzea. Bestea, herritarrek mundu mailan onak diren kirolariak ikusteko aukera ematea, hori lortzen da surf, triatloi, txirrindulari, edo moto lehiaketatan. Biak uztartzeko modukoak dira. Nik ondo pasatzen duk kirola egiten eta baita onak ikusten ere. Beste eztabaida bat da motoek kutsatzen duten ala ez, eta akaso, kirol ekitaldi garrantzitsuak antolatzerakoan hori ere kontutan hartu beharko litzateke. Baina iruditzen zait askotan guk egunerokoan egiten ez duguna gero agintariei eskatzen diegula.
2008-04-29
ez dakit amua deitu edo muturra. Kirola bezalako jardun sano bat perbertitzea iruditzen zait, turismoari begira eginda, eliteari, munduko proiekzioari. Etxekoak aho zabalik utzi nahi gaituzte mirariarekin. Baina, zer kirol eredu sustatzen dute Zarauzko super-motorren konkursuak??? Inbidia sortzeaz eta urak gasoilez zipriztintzeaz gain. Ze hori da beste, gero ingurumenaren kontuarekin ahoa beteko zaie, baina.... Kirola eta turismoaren arteko lotura iruditzen zait merkatuaren beste amarru bat.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Inkestarako edo eztabaidarako gai berriren bat proposatu nahi izanez gero, idatzi webgunea@urola-kostakohitza.info helbidera.
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.