
Urola Kostako HITZAren lehen urteurrena ospatzeko, Sagarren Hitza festa antolatu zuten 2005eko otsailaren 19an langileek. Zarauzko Merkatu Plaza sagardotegi bihurtu zuten, eta Orioko trikitilariek, bertsolariek eta Stockholm S taldeak alaitu zuten giroa. Irakurleek ez zuten hutsik egin, eta 200 lagun inguru bildu ziren giro ederrean, afaldu eta langileekin bat egiteko.
Gazte asko, lehen ilaretan, Stockholm taldearen kontzertuan. Izan ere, zenbait taldekide zarauztarrak dira, eta herrian bertan jotzeak hainbat lagun eta ezagun animatu zituen Merkatu Plazara.
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.