Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Beizama
2008ko abuztuak 7, Osteguna

;2007-11-21;Udazken Festa izan da lehenengoz eta ´arrakasta» izan du. Beizama Larunbatean udaletxe azpian izan zen festan, fadoen emanaldia izan zen, baita afari merienda ere

Udazken Festa izan da lehenengoz eta «arrakasta» izan du

Beizama Larunbatean udaletxe azpian izan zen festan, fadoen emanaldia izan zen, baita afari merienda ere

N. exposito

Larunbatean, Udazken Festa izan zen Beizaman, eta ehun bat lagun elkartu ziren tabernan eta udaletxe azpian. Ventos de saudade taldearekin fadoak zuzenean entzuteko aukera izan den tabernan bertan, eta jende asko gerturatu zen.

Afari merienda ere izan zen udaletxe azpian, eta jende asko elkartu zela adierazi dute antolatzaileek.

25 kilo gaztaina

«Jateko eta edateko nahikoa izan zen», azaldu du Igone Arruti zinegotziak. Izan ere, bi sagardo kupel edan zituzten, eta 25 kilo gaztaina inguru erre zituzten danbolinean. Aurretik, berriz, nahikoa tortilla eta txorizo jan zuten.

Ondoren, erromeria izan zen udaletxe azpian, eta bat-bateko bertso saio ere izan zen.

Festa antolatzeko, «jende askoren laguntza jaso dugu», azaldu du Arrutik. Bide batez, guztiei eskerrak eman nahi izan dizkie.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.