Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Beizama
2008ko uztailak 20, Igandea

;2007-11-22;Udal zergak kobratzen hasiko dira 2008an . Beizama 2008tik aurrera uraren eta zaborraren gaineko zergak kobratzen hasiko dira, besteak beste

Udal zergak kobratzen hasiko dira 2008an

Beizama 2008tik aurrera uraren eta zaborraren gaineko zergak kobratzen hasiko dira, besteak beste

naiara exposito

Beizamako Udalak azken udalbatzarrean aho batez erabaki zuen 2008ko urtarrilak 1etik aurrera ur horniduraren zerbitzuak, zabor bilketa zerbitzuak eta trakzio mekanikodun ibilbigailuen zirkulazioaren gaineko udal zergak kobratzen hastea.

Orain arte, ez da sekula zergarik kobratu Beizaman eta, Igone Arruti zinegotziak azaldu duenez, «aurreko agintaldian ere asmoa bazegoen zerga hauek kobratzen hasteko baina, azkenean, ez zen aurrera atera eta oraingoan zirt edo zart zerbait erabaki behar zen».

Dokumentuak ikusgai daude

Azken udalbatzarrean ordenantza fiskalak behin-behinean onartzea erabaki zuten, eta orain udaletxean daude onartutako dokumentuak, herritarrek irakurri eta helegiteak aurkeztu nahi badituzte ere.

Dokumentuak 30 egunez izango dira udaletxean, herritarrek ikus ditzaten. Epea igarotzean, dokumentu hauen inguruan ez baldin badago helegiterik, 2008ko ordenantza fiskalak behin betiko onartutzat emango ditu Udalak.

Zerbitzu hobea eskaintzeko

Arruti zinegotziak azaldu ditu erabakiaren arrazoiak: «Herrian hainbat behar zeuden aspalditik eta behar horiek asetzea nahiz zerbitzu hobea eskaini ahal izatea da zerga hauek kobratzen hastearen helburuetako bat».

Bestalde, administraziotik diru laguntzak jasotzen diren arren, herritarren ekarpenak ere beharrezkoak direla nabarmendu du zinegotziak. Zerga hauek oso altuak ez direla izango azaldu du Arrutik, baina herrian zerbitzu hobea eskaintzeko erabiliko da diru kopuru hori, dioenez.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.