Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Beizama
2008ko uztailak 20, Igandea

;2007-12-14;Afari berezia antolatu dute biharko Ostatu Zahar tabernan. Beizama Beizamarren harrera ona eskertze aldera bihar iluntzerako afari berezia antolatu dute trikitilari eta bertsolariekin

Afari berezia antolatu dute biharko Ostatu Zahar tabernan

Beizama Beizamarren harrera ona eskertze aldera bihar iluntzerako afari berezia antolatu dute trikitilari eta bertsolariekin

Mikel Aiertza

Bihar iluntzerako afari berezia antolatuta dago Ostatu Zahar tabernan. Afariaz gain, afalostea ere berezia izango da, trikitilari eta bertsolariak bertan izango baitira.

Abuztuaz geroztik, Ostatu Zahar tabernaren jabea da Axun Galarraga, bere ahizpa Izaskunekin batera. Herrian oso ondo hartu dituztela azaldu du Galarragak, eta herritarrei hori eskertze aldera afari berezia antolatu dute bihar iluntzerako.

Trikitilariak eta bertsolariak

Afalostean trikitilariak eta bertsolariak izango dira, giroa alaitzen. Jada, egindako erreserbekin jangela beteta dute. «30 bat lagun izango gara. Gainera, beste mahai batean 15 haur ere sartuko ditugu. Pena da, baina ez da jende gehiago sartzen. Ondoren, trikitilariekin dantza egiteko, aulki eta mahai batzuek mugituz lekua egokituko dugu» dio Galarragak.

Afalosterako herritarrei deia

Afaritara joateko aukerarik gabe gelditu diren herritarrei ere Ostatu Zahar tabernara azaltzeko gonbitzen dituzte bertako jabeek. «Afalostean egongo den animaziora herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu, oso harrera ona egin digute eta. Beizamara etorri ginenetik eskuzabal hartu gaitu herriak» azaldu du Galarragak.

Mugimendua tabernan

Bestalde, tabernan egunero dabilen jende kopuruarekin oso gustura daude bertako jabeak. «Egunero 20 lagun inguru etortzen dira menua jatera. Orain, lan batzuk egiten ari dira herrian eta, horrenbestez, langile ugari inguratzen da. Eguneroko martxarekin oso gustura gaude, mugimendua handia dabil tabernan» adierazi du Galarragak.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.