
Zergei buruz kaleratu zen albistea ez dela zuzena dio Udalak
Beizama «Gezurra da orain arte herrian ez dela zergarik kobratu» dio Beizamako Udalak, zuzenketa bat eskatuz
m. aiertza
Azaroaren 22an egunkari honek kaleratu zuen informazioa ez dela zuzena azaldu du Beizamako Udalak, eta zuzenketa eskatu du. Egun hartan kaleratutako informazioak zionez «2008an udal zergak kobratzen hasiko da Beizamako Udala. Orain arte, ez da sekula zergarik kobratu Beizaman». Lehendik ere, Beizaman zergak kobratzen direla adierazi dute Udalekoek. Honenbestez, ez da zuzena 2008an hasiko direla zergak kobratzen.
Orain arte kobratzen zirenak
Orain arte Beizamako herritarrei zerga hauek kobratzen zitzaizkiela argitu dute Udalekoek: hiri eta landalur kontribuzioak, Internet zerbitzua erabiltzeko prezioa eta obren gaineko zerga (%2a kasu guztietan).
2007ko maiatzean osatu zen Udalbatza berriak, honako egoera hau egiaztatu zuen: «Udaleko sarrera arruntak arautzeko ez zeudela irizpide garbiak. Honen ondorioz, hainbat zerbitzu mantzentzeko kostuak handiak ziren, batez ere ur-hornidura eta zabor-bilketako zerbitzuenak. Edozein diru laguntza eskatzeko garaian, sarrera arruntekiko Udalaren kudeaketa zalantzan jartzen zen».
Herritarren onespena
Horrenbestez, herritar guztiak batzar batera deitu ondoren, honako planteamendua egin zuen Udalbatza berriak: ur-hornidura eta zabor-bilketako zerbitzuengatik tasa bat kobratzen hastea; hain zuzen, 10 euro hiruhilabete bakoitzekoa (etxebizitzen kasuan). Ibilgailuen gaineko zergari dagokionez, oinarrizko zerga kobratzea. Obren gaineko zergaren kasuan, honako diru-sari hauek indarrean sartzea: nekazari ustiaketetan, zergaren %90eko hobaria aplikatzea (ustiapenarekin lotuta dagoen etxebizitza barne); kultur ondare gisa sailkaturik dauden eraikuntzen kasuan, %50eko diru-saria; eta, azkenik, obra txikiak, kasu guztietan salbuestea. Neurri hauek guztiek herritarren batzarraren onespena jason zuten.
Ekitaldia
Haurren Euskal Jai Eguna
ZARAUTZ, - 2008-09-07
Zinema
'Hancock'
AZKOITIA, Baztartxo - 2008-09-07
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.