
Punttu, mus eta eskoba txapelketak antolatu ditu Udalak igandetarako
BeizamaHerriko tabernan jokatuko dira igande arratsaldetan eta finalak martxoaren 23an jokatuko dituzte
i. leturiondo
Aurretik antolatu dituzten txapelketek izan duten erantzun bikaina ikusita, Beizamako Udalak Punttu, Mus eta Eskoba txapelketak antolatzea erabaki du, neguari agur esan eta udaberriari ongietorria emateko. Kanporaketak martxoaren lehenengo hiru igandeetan jokatuko dira herriko tabernan eta finalak martxoaren 23an izango dira.
Udazkeneko gaztaina jana eta fadoen arrakastaren ondoren, herritarrek etxetik atera eta igande arratsaldea lagunartean pasatzeko aukera izango dute orain ere. Hala egitea erabakitzen dutenek otsailaren 28a arte dute izena emateko aukera tabernara (943 811777) edo Udalera (943 816338) deituta.
Sariak
Udalaren esanetan saririk ez da faltako, baina horren berri finaletako egunean txapelketara gerturatzen direnek izango dute.
############
EGItaraua
Martxoaren 2a. 17:00etan, Punttu txapelketa.
Martxoaren 9a. 17:00etan, Mus txapelketa
Martxoaren 16a. 17:00etan, Eskoba txapelketa.
############
Antzerkia
Pailazoen emanaldia
AZPEITIA, Urrestillan - 2008-07-20
Erakusketa
Pintura eta argazkiak
ZARAUTZ, Wozzeck arte galeria - 2008-03-31
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.