Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Beizama
2008ko abuztuak 7, Osteguna

;2008-03-05;Punttuan amaitu eta musean hasi

Punttuan amaitu eta musean hasi

Beizama Igandean jokatu zen herriko karta-joko txapelketaren lehen jardunaldia, Ostatu zahar tabernan. Zortzi bikote aritu ziren punttuan eta horietatik Pedro Olazabal Txorrotxa-k eta Joxe Mari Altunak osatutako bikoteak eta Miel Biain Txato-k eta Irene Arrutik osatutakoak lortu zuten Aberri Egunean ospatuko den finalerako sailkatzea. Elkarren kontra ariko dira finalean. Bestalde, datorren igandean mus txapelketa jokatuko da eta ostirala arte izena eman daiteke tabernan. Irudian, punttu txapelketa.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.