Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Beizama
2008ko uztailak 20, Igandea

;2008-04-03;Patxi Otaegi iheslari politikoa hil da, Saran, bihotzekoak jota. Beizama Iheslariek ´Euskal Herrian libre» bizitzeko eskubidea dutela aldarrikatu du Askatasunak

Patxi Otaegi iheslari politikoa hil da, Saran, bihotzekoak jota

Beizama Iheslariek «Euskal Herrian libre» bizitzeko eskubidea dutela aldarrikatu du Askatasunak

oihana elduaien-berria

Patxi Otaegi 87 urteko iheslari politikoa hil zen igandean, Saran, Askatasunak jakinarazi duenez. Beizamakoa zen Otaegi jaiotzez, baina, gaztetan joan zen Legorretara bizitzera. Iheslari politikoa zenez ez zen bere herrian bizi, Donibane Lohizunen baizik.

Askatasunaren arabera, Otaegiren osasunak okerrera egin zuen azkenaldian, eta igandean hil zen, bihotzekoak jota. Otaegiren hilotza erraustu egingo dute bihar, Pauen (Frantzia). Donibane Lohizunen edukiko dute Pauera eraman arte, eta handik ateratzerakoan omenaldia egingo diote. Hileta elizkizuna ere bihar izango da. Legorretako San Salbador elizan, 19:00etan.

Goierriko Hitza-k zabaldu duenez 60ko hamarkadaren bukaeran sartu zen ETAn Otaegi, eta 1974ko greben ondorioz atxilotu egin zuten. 1981ean ihes egin zuen Ipar Euskal Herrira, eta Urruñan, Ziburun eta Donibane Lohizunen bizi izan zen.

Askatasunak jakinarazi duenez, heriotza «modu naturalean» izan da, baina salatu du iheslari izaerak ere eragina izan duela: «Iheslariek inolako babes legalik ez izateak sarritan beharrezkoa duten osasun asistentzia jasotzea zailtzen du». Askatasunak elkartasuna agertu die iheslariaren senitartekoei.

Iheslariek Euskal Herrian bizitzeko eskubidea aldarrikatu du Askatasunak komunikabideetara bidalitako oharrean. Iheslarien kontrako «jazarpena» amaitzeko eskatu du, gainera.

Agenda

Ekitaldia

Gaztetxeko egitaraua
UROLA-KOSTA, Zumaiako Gaztetxean - 2008-07-20

Erakusketa

Pintura eta argazkiak
ZARAUTZ, Wozzeck arte galeria - 2008-03-31

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.